Horrelakoetan atzera begiratzeko joera dago, hamaika gertaera kontatuz: egindako kontzertu bereziak, kantatu ondorengo hamaiketakoak edota afariak, bizitako pasadizo dibertibarriak… Guzti honetan laguntzeko garai ezberdinetako argazkiak bilatzen jardun dugu. Lerro hauetan ezin da guzti hori laburbildu baina bai, urteetan zehar, hainbat pertsona ezberdinek osatu dutela korua. Gaur egun belaunaldiarteko ekintzak sustatzen dira, halako zerbait gertatuko zen gizonez soilik osatutako parrokiako koruan neska gazte kuadrila bat sartu zenean. Horrek gainera “betiko” errepertorioa goitik behera aldatzea eskatuko zuen. Azpimarratzekoa da ere korukide batek esaten zuena, berak meza kantatu ondoren egiten ziren hamaiketakoetan ikasi zituela, abeslari edadetu haiengatik hainbat euskal abesti tradizional.
Irudi batek mila hitz baino indar gehiago duenez, hemen irudi sorta bat.