Bi hitzok ondo deskribatzen dute kantatzea eta musika egitea zer den; barnean sortzen den hori entzulegoarekin mugarik gabe partekatzea. Karmele Mitxelenak idatziko “Isildu nahi ez den hura” olerkitik hartutako hitzen gainean Iker Gonzalezek sortutako abestia oso berezia da guretzat, eta horregatik aukeratu dugu gaurko kontzertua borobiltzeko.
Aurrez ordea, beste zenbait abesti izango dituzue entzungai, garai ezberdinetan ikasiak. Musika Jaialdiaren 40 edizioa bizitzen ari gara egun hauetan, eta guretzat hori oso berezia da. Izan ere, abesti gehienak aurrez entzun izan dira, jaialdi horren baitan, abuztuaren bateko emanaldietan. Faure, Eslava, Sarasola, Alcaraz egile ezagunak egin dira urteen poderioz, baita guretzat abestiak idatzi dituzten Miguel Mari Azpiazu eta Iker Gonzalez ere. Hala ere, emanaldi honetan dena ez da seriotasuna izango, kontzertua modu gertuan bizi nahi dugu entzulegoarekin, gure bizipenak partekatuz eta musikaren bitartez adieraziz.
Honetaz guztiaz gozatzeko hitzordua parrokian duzue, arratsaldeko 20:00etan. San Pedro abesbatzak Amaia Aldaluren zuzendaritzapean eta Mari Karmen Azpeitia organo- eta piano-jolearen laguntzarekin abestuko du. Bestalde honi guztiari ukitu berezia emateko Demode Produkzioko kideak izango ditugu gurekin.
Gonbidatuta zaudete