Antonio Truebaren Salvea San Pedro abesbatzarekin batera kantatzeko gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro abesbatza

Beste urte batez, Antonio Truebaren Salve Regina lana abesteko gonbidapena egin die herritarrei San Pedro Abesbatzak. 

Urtero bezala, irailaren 7an, Ama Birjinaren bederatziurrenaren barruan, Zumaiako San Pedro abesbatzak Antonio Truebak konposatutako Salve Regina abestuko du. Azken urteetan ohitura bihurtu da abesbatzak herritarrei ateak zabaltzea, haiekin batera Salvea abesteko. Horregatik, bihar, osteguna, Arritokietako ermitan 20:30ean antolatu duten entsegura joateko gonbidapena egin die abesbatzak herritarrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide