Aita Santuak deituta, apezpikuen sinodoak batzar orokorra egingo du 2023ko urrian. Hitzordu hori prestatzeko lanak ari dira egiten elizbarrutietan, parroki eta bailara mailan.
Prozesu horren barruan, Mikel Iraundegik hitzaldia emango du gaur, 20:00etatik aurrera parrokian. Gotzaitegi barruan sinodoa prestatzen ari den taldeko kidea da Iraundegi, eta hari buruzko informazioa partekatuko du hitzaldira hurreratzen direnen artean, haiek gero beraien lanketa egin dezaten.
Herritar oro dago hitzaldi honetara gonbidatua.