Pazkoa, “heriotzatik” bizira igarotzeko aldia dugu. Garizumako bihotz-berritze bidea egin ondoren, Jainko Aitaren errukiaren pozetan ospatuko dugu Pazko misterioa, Jesu Kristoren Heriotzaren eta Piztueraren misterioa.
Guztiok gonbidatzen zaituztegu, hemen aurkezten ditugun ospakizunetan parte hartzeko ahalegina egitera, baina bereziki gonbidatzen zaituztegu Larunbat Santuko Pazko Gaubeilara, urte osoko garrantzi goreneko ospakizunera.
Ospa dezagun gogo biziz Aste Nagusi hau. Ospa dezagun Pazkoa, aldaketaren garaia, gauetik Egunera, ilunetik Argira, heriotzatik bizitzara igarotzea.
Ospakizunak
Apirilaren 10a, Erramu Igandea
Zumaian
- Larunbatean, 19:00etan, ospakizuna parrokian.
- Igandean, 11:00etan, Goiko plazan: bedeinkapena eta prozesioa parrokira.
- Asteartean, apirilak 5ean, 20:00tan, adiskidetze sakramentuaren ospakizuna Zumaiko parrokian.
Oikian
- Larunbatean, 19:00etan, ospakizuna elizan.
- Igandean, 11:00etan, ospakizuna elizan.
Apirilaren 14a, Ostegun Santua
Zumaian
- 9.30etik 11.30era adiskidetze sakramentua Zumaiako parrokian.
- 19:00etan, elizkizuna (elebitan).
- 21:30ean, otoitzaldia.
Oikian
- 17:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 15a, Ostiral Santua
Zumaian
- 10:00etan, Gurutze Bidea, Goiko plazatik Arritokietara.
- 18:00etan, elizkizuna (elebiduna), eta haren bukaeran hilobiratzea eta prozesioa.
Oikian
- 17:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 16a, Larunbat Santua
Zumaian
- 21:00etan, elizkizuna.
Apirilaren 17a, Pazko Igandea
Zumaian
- 10:30ean, Arritokietan, Resurrexit.
- 11:00etan, parrokian, meza.
Oikian
- 9:45ean, elizkizuna.