2025/08/03 20:00

Musika

41. Zumaiako Musika Jaialdia: 'SAS: Copland & Rimsky Korsakov'

41. Zumaiako Musika Jaialdia: 'SAS: Copland & Rimsky Korsakov'
Zumaiena ikastetxea, Zumaia

ZUMAIAKO 41. NAZIOARTEKO MUSIKA JAIALDIA
2025.08.03 // 20:00

Batetik, Appalachian Spring ("Udaberria Appalachetan"- Ipar Amerikako ekialdean dagoen mendikate garrantzitsua-) Aaron Coplandek konposatu zuen, eta 1944an estreinatu  zuen ballet gisa -Martha Graham koreografo eta dantzariak Coolidge Fundazioaren laguntzarekin-, eta konpositoreari 1945eko Musikako Pulitzer saria eman zion-. Argumentuak 1800eko hamarkadako aitzindari estatubatuarren udaberriko festa deskribatzen du.

Eta bestetik, Nikolai Rimsky-Korsakov-ek Sherezade 1888an idatzi zuen, Ekialde Ertaineko herri ipuinen bilduman  oinarrituz, “Mila eta bat gau” izenekoa, Urrezko Aro Islamikokoa, VIII.mendetik XIV.era bitartekoa. Sherezaderen istorioa gizon boteretsu baten basakeriari aurre egiteko bere nagusitasun intelektuala erabiltzen duen emakume babesgabe baten istorioa da.

Ezin baduzu bertaratu, baina AFAGIri lagundu nahi badiozu (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea, kontzertura sartzen uzten ez dizun sarrera solidarioa dago. ILARA 0 izeneko 2€-ko dohaintza. Eskerrik asko zure ekarpenagatik!

https://entradium.com/eu/events/sapere-aude-sinfonietta-copland-rimsky-korsakov 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide