Belaunaldi militante eta emankor baten parte, herriko ikastolaren lehen urteetatik hasi eta Inpernuperen sorreraraino, Jeronimok Zumaian egin duen lana ez dugu ahaztuko. Bere konpromiso eta militantziak tortura, espetxea eta exilioa behin baino gehiagotan ezagutzera eraman zuen Jeronimo, eta baita, iparraldeko iheslari garaian, GALen gerra zikinaren mehatxupeko garai gogor hartan, familia hazi behar izatea ere.
Hala ere, Jeronimok ez zuen inoiz etsitzen, eta bizi osoa eman du borrokan, euskeraren alde, presoen eskubideen alde eta hamaika borrokatan musutruk bere izerdia ematen.
Belaunaldi berriok aurrekoen lekukotzak eta ereduak jarraitzeko asmoa dugu, eta zalantzarik gabe, Jeronimori eman duen guztia eskertzeko modu bakarra, helburu zuen Euskal Herri askea lortzea izango da.
Eskerrik asko Jero, ez izan zalantzarik: zure eredua jarraituz IRABAZIKO DUGU!
Zumaiako Ezker Abertzalea