Bi estropada izango ditu Telmo Deunek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun

Bi estropada izango ditu Zumaiak KAE 1 ligan asteburuan, biak Pedreñan (Espainia). Larunbatekoa 15:45ean hasiko da, eta igandekoa 16:45ean.

Año Jubilar Lebaniego bandera irabazteko bi egunetako denborak hartuko dira kontuan; aldiz, Marina de Cudeyo bandera larunbateko garaileak eramango du. Ligarako, bi estropadak izango dira puntuagarriak.

Zumaia hirugarren dago sailkapenean, 59 punturekin, Isuntzarekin berdinduta.

Larunbatean, azkeneko txandan izango da Telmo Deun; aurkariak, hauek: Donostiarra, Santurtzi eta Isuntza.

Bestalde, beteranoek ABE ligako estropada izango dute bihar larunbata, San Vicente de la Barqueran (Espainia), 16:00etan. Ligako azken-aurreko estropada izango da biharkoa; azkena bihar zortzi izango dute Getxon.

Hain zuzen, Getxo doa lehen postuan, eta Zumaia da bigarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide