Euskadiko batel txapelketa jokatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak sei batel izango ditu bihar sailkatze estropadan: infantil, kadete eta jubenil neskak, eta infantil, kadete eta jubenil mutilak. 

Larunbateko estropada 16:00etan hasiko da, maila bakoitzeko lau denbora onenek finalak jokatuko dituzte igandean, 11:00etan. Bosgarrenetik zortzigarrenera bitarteko denbora egiten duten ontziek, kontsolazio finala izango dute igandean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide