Trainerilletan, Gipuzkoako ligan, larunbatean, Hondarribian, hauek izan ziren gureen emaitzak:
- Jubenil mutilak: hirugarren
- Senior mutilak: Zumaia A zortzigarren.
Igandean, ligan, Getarian jokatu zen estropada azkenean, (Zarautzen zen, baina itsaso txarragatik Getariara mugitu zen). Hauek gureen emaitzak:
- Jubenil mutilak: laugarren.
- Senior mutilak: Federazio kopan, Zumaia B bigarren
- Senior mutilak: ligan, seigarren.
Larunbatean, traineru estropada jokatu zen Donostian, Urumea ibaian, Añarbe bandera, eta Telmo Deun dotore aritu zen.
Erlojuaren aurka, laugarren denbora onena egin zuen, eta bakarrik Hondarribiak, Oriok eta San Pedrok egin zuten zumaiarrena baino denbora hobea, eta gure arraunlariek atzean utzi zituzten Getaria, Donostiarra, San Juan, Zarautz, Mutriku eta Hibaika. Bost minutu eta erdko lana izan zen gutxi asko.
Gero, sprintean, hiru kanporaketa jokatu zituzten, txandak osatzeko erlojuaren aurkako denborak erabiliz. Zumaia aurrenekoan joan zen, Hondarribia eta Zarautzekin, eta bigarren egin zuen. Hondarribiak irabazi zuen txanda, eta 2,40 segundo bakarrik atera zien gure arraunlariei.
Nola hiru kanporaketetako garaileak soilik joaten ziren finalera, gureak finalik gabe geratu ziren. Baina hiru txandetako denborak kontuan hartuta, bigarren azkarrena izan zen Telmo Deun.
Azkenik, beteranoek Angelun (Lapurdi) izan zuten estropada larunbatean, ABE ligako bigarren estropada puntuagarria, eta laugarren izan ziren, Getxo, Arkote eta Pontejosen atzetik.
Datorren asteburuan, Gipuzkoako trainerilla txapelketa
Mutrikun izango da, larunbatean kanporaketak (16:30), eta igandean finalak (11:00). Han izango da Zumaia.
Batel estropada Pasaian, ez ofiziala, larunbatean
Larunbatean bertan, batel estropada ez ofiziala jokatuko dute Pasaian, Itsasoaren Festaren barruan. Infantil eta kadeteak ariko dira, neska eta mutil. 18:00etan hasiko da estropada, eta bertan izango dira gure arraunlariak.