Telmo Deunen bazkide batzarra bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2020ko urr. 22a, 09:57

Gaur egun dugun egoera dela eta, eta ikusirik Zumaia herria bera nola dagoen, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteko zuzendaritza osatzen dugunok, ostiralarean, hilaren 23an ospatu behar zen bazkideen asanblada bertan behera ustea erabaki dugu.

Honen irtenbide moduan, bazkide bakoitzari posta bidez emango zaio urteko gastuen inguruko informazioa, hurrengo urterako zer aurreikuspen dauden, eta aurtengo kirol gaiei dagozkien kontuak. Edozein zalantza izanez gero, klubarekin harremanetan jar daitezke. 

Azken orduko aldaketa hau ulertuko delakoan.informa

Zumaiako Telmo Deun  AKE

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide