Telmo Deun familiako kide eta arraunzale porrokatu izandako Klaudia Egiraoren omenez Klauss izena jarri dio arraun elkarteak batel berriari. Atzo erabili zuten lehendabizikoz lehiaketa batean.
Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen igande goizean Zumaian, eta herrian bertan atera zuen Telmo Deun arraun elkarteak Klauss batela. Maila absolutoan izan zen, gizonetan. Ander Iriondo, Xabier Altzibar, Iñaki Aristi, Eneko Unanue eta Uritz Gorriti aritu ziren arraunean, denak ere zumaiarrak. Ezin izan zuten garaipena erdietsi, eta bigarren izan ziren, Pasai San Pedrorekiko ia bi segundora.