Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak hitzaldi irekia antolatu du oraingoan.
Mireia Centeno psikologo eta psikopedagogo zumaiarraren hitzaldia Alondegian izango da, urtarrilaren 18an, arratsaldeko seietan.
Haurraren garapenean jolasak duen garrantziaz eta jolas libreaz jardungo du oraingoan Mireiak. Hitzaldi parte-hartzailea izatea eta mahai-inguru batekin amaitzea da asmoa.
Interesa duen guraso, hezitzaile edo pertsona oro parte hartzera gonbidatzen du Txiribuelta elkarteak.