Marea Urdinarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2018ko mai. 12a, 15:52

Gizartearen %5k ezgaitasunen bat du eta horien %1k autismoa du, Gipuzkoan 1500 pertsona baino gehiago. Marea Urdina ekimenak autismoa duten ume eta helduen inguruko sentsibilizazio lana egiten du. Uztailaren 7 eta 8an Gipuzkoako kostaldea igerian egingo dute, Zumaiatik 7an igaroko dira.

Ametsez betetako buruak eta egunero jolasteko griña izaten dituzte haurrek. Beraien eguneroko bizitza kolore alaiz margotzen ahalegintzen gara ingurukoak. Baina bizitzak erronkak eskaintzen dizkio bakoitzari eta honen aurrean borrokatu beharra dago. Gizarte inklusibo batean goxotasunez, askatasunez eta alaitasunez bizitzeko aukera izan dezagun.

Elkarri eskua luzatuz oztopo guztiak gainditzen direlako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide