Aspaldiko partez familiako kide guztiok parte hartzeko moduko ekintza irekia prestatu zuten Txiribuelta elkarteko hainbat familiak. Torreberrin elkartu eta talde bitan banatu ziren: oihaneko animaliak eta uretako arrainak. Pistei jarraituz, Foronda gainean izan zuten altxor preziatua zain. Zer ote?
Nola ibili ziren jakin nahi? Ikusi bideoa, seguru hurrengoan zuek ere animatuko zaretela!!!
Eskerrik asko antolatzaile eta parte-hartzaile guztiei, gozamen hutsa baita horrelako ekimenetan parte hartzea.