Azken urteetan ohikoa izan den moduan, aurten ere Txiribuelta elkarteak Emakumeon* Etxearekin batera hausnarketarako espazio bat zabalduko die amei. Hitzordua ostiral honetan izango da, 18:00etan hasita Emakumeon* Etxean. Bertan, bakoitzak bere bizipen eta pentsamenduetatik amatasunaren inguruan gogoeta egin, eta kezkak eta iritziak elkarbanatzeko aukera izango du. Saioan edoskitze aholkulari bat ere egongo da, edoskitzeari buruzko edozein zalantza argitzen laguntzeko.
Animatu eta familian parte hartu!