Txiribuelta elkarteak urte berria ekintza berri batekin hasiko du. Pandemia garaian etxeko txikienek ez dute aukera askorik izan gure ekintzetan parte hartzeko; hori dela-eta, aspalditik buruan geneukan tailer bat antolatu dugu. Urtarrilaren 14an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan Azalerako ipuinak saioa izango dugu Alondegiko erakusketa gelan Saroa Bikandik gidatuta.
6 hilabetetik 3 urtera arteko haurrekin egingo den masaje bidezko kontaketa da, heldu bat eta haurra izango dira partaide. Ordu erdiko saioa izango da.
Interesa izanez gero, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidean eman dezakezue izena, plaza mugatuekin baita.
Interesa izanez gero, txiribueltaelkartea@gmail.com helbidean eman dezakezue izena, plaza mugatuekin baita.
Animatu eta familian parte hartu!