Urtarrilaren 29an kontzertuak Torreberri Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukabilak Gora 2022ko urt. 27a, 17:30

Ukabilak Gora taldeak kontzertuak antolatu ditu larunbat honetan Torreberri Gaztetxean, 22:00etatik aurrera.

Igitaia (Gasteiz), Estutu (Elorrio) eta No Place (Azpeitia) taldeak izango dira oholtza gainean. Lortutako irabazi guztiak gertuko kasu errepresibo batera bideratuko dira, gastu judizialei elkartasunaren bidez aurre egiteko.

Bestetik, Ukabilak Gora taldeko kideek dei egiten dute urtarrilaren 29an Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean antolatu dituen manifestazioetan parte hartzera. Antolakuntza baita gaur egun bizi dugun egoera honi aurre egiteko modu bakarra.
 
Informazio gehiago:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide