Ukabilak Gora taldeak, musikaren bitartez antifaxismoa indartzea helburu duenak, gure itzulera iragarri genuen duela aste batzuk sare sozialen bidez. Izan ere, azken urteetan faxismoaren eta erreakzioaren gorakada ari gara bizitzen gure inguruan, eta horren aurrean antolatzen jarraitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta kaleak hartzen jarraitzea diskurtso arrazisten, desokupazio enpresa faxisten eta abarren aurka.
Horregatik, Ukabilak Gora taldeko kideek dei egiten dugu urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean antolatu dituen manifestazioetan parte hartzera. Antolakuntza baita gaur egun bizi dugun egoera honi aurre egiteko modu bakarra.
Informazio gehiago:
https://instagram.com/ukabilakgora/