On Wenceslaoren telegrama

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2017ko urt. 25a, 09:14

Hemen duzue Basarriren kronika, duela 80 urte "Eguna" egunkarian argitaratutakoa.

(BERRIA egunkaritik jasoa)

Gipuzkoa'ko uri polit paketsutako bat Zumaia dezute. Bertan gertatutako zerbaitxo edestu nai nizueteke gaur. Egun batez, eŕiko eŕetore jaunaren bila alamoduzko jendetza inguratu zan. Asmorik makuŕenez zijoazela uŕutira ezagun zuten. Aien eskutara ezkero eŕetorearenak egin zuan...

Zumai'ko alkate jaun prestua ta bere lagunak bereala konturatu ziran gauza onik etzala, ta aŕixkurik laŕienean auŕera egiñik, nolabait lortu zuten txaunburu jauna gaizkatzea. Ain biotz on zabalekoa izanik, alkate jaunak eŕetore jauna bere etxera eraman zuan, eta 22 egunez nai zuan guzia jan da edanez eduki. Jaun au lasaiago egon zedin, gabero edo «guardiak» jartzen zitzaizkion. Gordelekua alkatetxea zuan: gaizkatzalea. ¡Alkatea!

Ordutik ona egunak eta ilak igaro dira. Reketeak jabetu ziran eŕiatzaz. Alkate jaunak eta bere lagunak eŕi maitea utzia al zuten tokira aldatu beaŕa izan zuten. Eŕetore jauna an gelditu zan ordea: poz neuŕigabez gelditu ere noski.

Oraindik zortzi egun eztira, irakurle, Sebila'ko izlari sonatu Keipo'k, ondoren dijoan uŕuidatz edo «telegrama» au irakuŕi du bigoteari eragiñaz:

«Excmo Sr Don Gonzalo Queipo de Llano.—Sevilla. Permita, Ilustre General, le felicite como párroco de Guipúzcoa que siempre he pensado en español tradicional y católico. La España de los párrocos de Guipúzcoa es la España Ignacio de Loyola, Francisco de Javier y Elcano. Finalizo, señor, diciéndole que, salvo raras y desgraciadas excepciones de parroquias sin importancia, los párrocos guipuzcoanos nos sentimos orgullosos de esta España por patriótica y católica. ¡Viva España! Wenceslao Mayora, párroco de Zumaya». Euzko-abadeak, Europa'ren lau aldetako txaloak irabazi ba dituzte ere, tartean tartean, azal makuŕak ditugula ezin uka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide