Literatura ikastaro berezi bat Orion

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2021ko urr. 29a, 08:54

Garai batean urtero antolatzen genituen literatura ikastaroak Zumaian. Orain eskualdean egiten dira, eta aurtengoa Orion izango da, azaroan, Txakur Gorria kolektiboaren eskutik. Izena emateko azken eguna GAUR DA!

Txakur Gorria Kolektiboaren eskutik, “lau eskutara” izeneko ikastaldia lau larunbatetan eskainiko da. Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira aurrez aurreko saioak; Orioko Salatxo Aretoan, goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauzatzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria. Eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko da ikastaldia. Sormena lantzeko, lau heldulekutik abiatuta garatuko da ikastaroa; alegia, hitzei, irudiei, gauza txikiei eta kolektibotasunari tiraka arituko dira parte hartzaileak.

Eman izena! GAUR da azken eguna!

Urola Kostako Udal Elkartean, Euskara eta Komunikazio Zerbitzuko telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:

·         Tel. 943890808

·         jorella@urolakosta.eus

·         harrera@urolakosta.eus

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide