Gipuzkoako Erroten Egunarekin lotuta, ekitaldi bat antolatu du Zumaiako Udalak igande eguerdirako. Martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran aho batez onartu zuen kale izendegian bi izen gehitzea. MAREAERROTA PLAZA eta GOIKO ALBERGA PLAZA. Ekitaldiaren barruan, hitz batzuk egingo dituzte izen horiek zergatik jarri diren azaltzeko, eta Astindu taldeak dantza bana egingo du plaza bakoitzean.
Egun berezi horren helburua da jendeari errotak hobeto ezagutzeko eta ondare-elementu horri lotutako alderdiak ulertzeko aukera ematea: historia eta kultura, ingurumena, teknologia,
energia desberdinen erabilera eta gure gizarteak eta paisaiak izan dituzten aldaketak. Gipuzkoako 40 jarduerak biltzen duen egitaraua hauxe da.