Zumaiarrei deialdia hitanoari buruzko galdetegia betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia

AHOTSAK.EUS egitasmoko lagunek galdetegi bat prestatu dute hitanoaren erabilera herriz herri nolakoa den ikusteko. Lagunduko diegu Zumaiako berri ematen?

Nahikoa da bost minutu hartu eta klik egitea esteka honetan: HITANOAREN ERABILERA.

Dagoeneko 2.000 erantzun baino gehiago jaso omen dituzte, tartean zumaiar batzuena ere bai.

Hi, zumaiar, adi!
Laguntzen saia hadi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide