Historia liburuetan eta kale izendegietan askoz emakume gutxiago agertzen dira gizonezkoak baino, biztanleriaren erdia izanik ere. Mendez mende, isilpean eta ezkutuan geratu dira emakume asko eta asko, haietako batzuk eragin handia izan zutenak.
Egutegiko izen-abizenen ondoko QR kodeek aukera ematen dute emakume ekintzaile horiek bakoitzak bere arloan egindako lana hobeto ezagutzeko.