Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, bihar Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia

Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, herriz herri dabil Lurdes Iriondoren lana azpimarratzen duen filma, eta Zumaian abenduaren 3an emango dute, Euskararen Egunean. Sarrera doan izango da eta Inge Mendioroz zuzendariarekin solasaldia ere egongo da.

Hauxe da sinopsia:

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkoadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide