Atzean gelditu da beste uda bat, eta ikasturte berria hastearekin batera eta udazkena iristearekin batera, atal berria estreinatzera dator Baleike: Zaharrak Berri argazki zaharren atala.
Hilero, hileko lehen igandean, iraganari begira jarri, eta Zumaiako aspaldiko argazki bat aukeratu eta partekatuko du atari honetako erabiltzaileekin.
Atala estreinatzeko aukeratutako argazkia 1920an ateratakoa da. Erribera kalea ikus daiteke, eta han, nesken eskolako haurrak, Olaizola jostunderiaren ondoan; gaur egun Laboral Kutxa dagoen tokian, hain zuzen. Jose Maria Olaizolarena da argazkia, eta Kutxako Fototekatik ateratakoa da.
Baleikek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.