Saliño, haurrek dantzatua

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko mai. 5a, 09:00

Saliño dantza Kofradian. (Zumaiako Fototeka)

Dantzaren hilabetea da maiatza, eta horren inguruko ekitaldi edo jarduera ugari antolatu dira Zumaian azken urteotan. Dantzari txiki egunen garaia ere bada hau, eta Zumaian ekainaren 2an arituko dira haurrak dantzan.

Dantzari lotutako saioak, baina, ez dira azken urteotako kontua bakarrik. Atzera begirada eginda, herrian euskal dantza ikuskizunak iraganean ere egiten zirela ikus daiteke. Zumaiako Fototekan gordetako argazki hau da horren erakusgarri. Guztiz zehaztuta ez badago ere, 1960. urte inguruko irudia da, eta bertan haur talde bat ageri da Kofradian Saliño dantzan. Zahagi dantzari deitzen zaio Saliño Zumaian, eta hasiera batean herriko kuadrilla batek dantzatzen bazuen ere, irudian ikus daiteke garai hartan haurrek ere tartea egiten ziotela beraien ikuskizunetan. 

Baleikek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide