Hondartzan txurroak jaten? Ba ote?

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko ira. 1a, 09:00

(Zumaiako Fototeka)

Bero handiarekin txurroak jatea ez da izango ohikoa, baina garai batean txurroak saltzen aritzen ziren hondartzan bertan ere. 

Altxa dezala besoa bere garaian –edo gaur egun– hondartzara bazkariarekin edo afariarekin joan ez denak. Patata-tortila, entsaladak, oilasko-bularkiak... denetarik. Baina, inori okurrituko ote zitzaion hondartzan egonda txurroak jatea? Bada, bere garaian ez zen hain arrotza izango, Zumaiako Fototekan gordetako argazki hau ikusita. Bertan, bi gizonezko, adinekoa bata, gazteagoa bestea, txurroak prestatzen agertzen dira Itzurun hondartzan. Seguru norbaitek jango zituela. Txokolate beroa izango ote zuten? Hori beste kontu bat da. 

Zumaia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide