Itzurun hondartza, I. Mundu Gerrako garaian

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025eko uztailaren 6a

Itzurun hondartzaren 1918. urteko argazkia. (Zumaiako Fototeka)

Ekainaren erdi aldetik abian da hondartza denboraldia. Bero handia egin duen egunetan jende andana joan da herriko hondartzetara, bertakoak baina baita Urola bailarakoak ere. Oso bestelakoa zen, ordea, hondartza duela mende bat. 

Uda hasi besterik ez da egin, baina herriko hondartzak bete dira behin baino gehiagotan. Bero handia egin duen momentutan, jendetza hurreratu da Itzurunera eta Santiagora, herritarrak asko, baina baita autobusa hartu eta Urola bailaratik etorritakoak ere. 

Oso bestelakoa zen egoera duela mende bat. Orduan Santiagoren itxura zeharo desberdina zen, itsasoa ia Zuloaga familiaren lursailetara heltzen zelako. Itzurunen itxura ere ez zen gaur ezagutzen dugunaren bera. Bai, labarrak han zeuden presente, baina egurrezko kasetak ere jartzen zituzten, bertaratzen zirenek arropak aldatu zitzaten. Gure arbasoak ez ziren joango, ez, bainujantziarekin herriko kaleetan zehar. Ahalkea mantendu behar zen beti ere. 

Horren adibide da Zumaiako Fototekak gordetzen duen 1918. urteko argazkia. Horiek eta gehiago, askoz gehiago, ikus daitezke Fototekaren webgunean

Zumaia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide