Beharginak, Narrondoko errebueltan lanean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2025eko azaroaren 2a

Langile kuadrilla, Narrondoko errebueltan. (Kutxateka)

Bidegorria eraikitzeko lanak direla-eta, N-634 errepide errei bat itxita dago urriaren erditik Narrondo parean. Obrek auto ilara handiak eragiten dituzte eguneko une desberdinetan. Duela mende inguru Narrondoko errebueltan lanean ari zirenean, ez ziren halako pilaketarik izango. 

Apenas izango zen kotxerik 1932. urtean, Pascual Marin argazkilariak Narrondoko errebueltan lanean ari zen gizon kuadrilla erretratatu zuenean. Makina hondeatzailerik ez, eta esku arituko ziren mendia jaten. Irribarretsu ageri dira batzuk, kamerak nola hartuko dituen kuriositatearekin. Gazteak dira asko, helduagoak besteak, eta askok txapelak buruan dituzte. Akaso gustura hartuko zuten argazkian posatzeko unea, minutu gutxi batzuetan, segundoak agian, atseden hartuko zutela mendia higatzeko lanean. 

Honako argazkia Kutxa Fundazioaren fototekan gordetzen da, hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide