Batelen txanda heltzear

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2026ko urtarrilaren 4a

Batelen estropada. (Zumaiako Fototeka)

Egun gutxi barru emango diote hasiera batel denboraldi berriari. Azken hilabeteotan egindako lanaren emaitzak ikusteko parada izango da aurki. 

Kirol gogorra izatearen fama du arraunak. Eta hala izango da, inongo zalantzarik gabe. Arraunlariekin hitz eginda, gogorrena denboraldi-aurreko lana izaten diela diote, gimnasiokoa, baina baita udazkeneko edo neguko arratsalde hotz eta ilunetan errioan egiten diren arraunketa saioena. Hortan aritu dira Zumaiako arraunlari gazteak pasa den irailetik hona, eta egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izango da egun gutxi barru, Gipuzkoako batel ligaren hasierarekin batera. 

Gaur egun, arraunaz hitz egitean, traineruen estropada datoz burura. Baina, hara heldu aurretik bide luzea egin behar izaten dute arraunlariek, batelekin hasita, eta trainerillekin jarraituta, traineru handietara heldu arte. Asko eta asko izango dira bateletan hasi eta kirolaren gogortasunak behartuta, arrauna utzi eta trainerutaraino heldu ez direnak. Zumaiako Fototekak gordetzen duen 1952ko argazki horretan agertzen den mutil taldeak, esaterako, izango ote zuen traineruan aritzeko aukerarik? Jakingo ote zuen zer ote zen irabazlearen bandera bat astintzea?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide