Udazkenean eguna mozten joaten delako, eta neguan (benetako negua denean) hotz eta euria egiten duelako, herritarrak etxeko babesean gordetzeko joera izaten dute. Udaberriarekin batera, eta udan bereziki, edozein aitzakia da ona kalean geratzeko, mokadu bat jateko eta izozki edota edari bat hartzeko. Akaso azken hilabeteetako beroaldiekin eguzkia ezkutatu arte egongo dira batzuk etxeko iluntasunean, baina tenperatura graduren bat jaisten bada, kostatuko zaie gogoari eutsi eta kalera ez ateratzea.
Union Republicana (gaur egun Pulpo Elkartea) argazkirako jarritako herritar talde hau ere gogotsu aterako zen kalera. 1932. urtea zen, eta oraindik ere urte batzuk falta ziren Gerrako amesgaiztoan murgiltzeko. Gehienak gizonak dira, traje, gorbata eta txapelarekin, baina emakume batzuk ere aurki daitezke taldea. Eta ertz batean, haur batzuk haiei begira. Zer ote zuten horiek buruan.