Dagoeneko akitu da gurean aurtengo antxoa denboraldia, eta datorren urtera arte itxarotea beste aukerarik ez da arrain txiki preziatua jateko. Antxoa preziatua zen garai batean ere, eta jatekoa ez ezik, lana ere ekartzen zuen herrira.
Data ezezaguna duen irudian, kasurako, emakume talde bat ageri da, jo eta fuego antxoa garbitzen ari zirela argazkirako geldiune bat egiten. Haurrak ere ageri dira haiekin, historikoki herriko emakumeek egin izan duten lanean laguntzen.
Baleikek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.