Idi parea Hotel Urangaren aurretik pasatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Idi parea Hotel Uranga parean. (Kutxateka)

Gaur kotxeak ikusten diren tokian, idi parea zebilen 1920ko hamarkadako uneren batean, Pascual Marinek Patxita Etxezarreta eremuan argazkia egin zuen unean.

Gaur egun zeharo desberdina da Patxita Etxezarreta eremua, baina mende bat atzera eginez gero, jarduera industriala zuen, eta herrigunetik aparte zegoen.

Pascual Marinek 1920ko hamarkadan egindako argazkian, bi idi ageri dira errepidean aurrera egiten, eta atzealdean Hotel Uranga eraikina ikus daiteke. Pedro Uranga Linazasororena zen ostatu hau Patxita Etxezarreta inguruan kokatuta zegoen.

Garai hartan, auto bakan batzuk besterik ez ziren ikusten herriko errepideetan, eta zamak zein pertsonak mugitzeko abereen indarra eta gurdien joan-etorria ohikoak ziren Zumaiako bideetan .

Argazki hau Kutxa Fundazioaren Fototekan gordetzen da, zehazki, hemen . 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide