Larunbat arratsaldean jokatu zen Mundakan Beteranoen II. Estropada. La Salve Ligarako hirugarren proba puntuagarria zen. Estropada bi luzetara jokatu zen, ziaboga bakarrarekin, eta erlojuaren aurka.
Zumaia bigarren txandan aritu zen eta bederatzigarren denbora egin zuen (12:55,4); handicapa aplikatuta ere bederatzigarren ezin zuten zumaiarrek.
Estropadako denbora onena etxeko traineruak egin zuen, baina handicapa aplikatu eta gero, bandera Fortunak irabazi zuen.
Hiru estropada jokatuta, Zumaia zazpigarren da La Salve Ligako sailkapen orokorrean 16 punturekin. Fortuna da gaur egun ligako liderra.
Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Angelun izango dute traineru beteranoek estropada. VIII. Angeluko Portu Estropada jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera.