Ibaizabalen jokatu da asteburu honetan Beteranoen Sestaoko 13. Bandera, ABE ligarako zazpigarren proba puntuagarria. Ligako 11 ontziez gain, beste hiru traineruk ere hartu zuten igande eguerdian jokatutako estropadan. Horien artean izan zen Bilboko eta Zumaiako arraunlariek osatutako ontzia.
Lan bikaina egin du Zumaiak ligako zazpigarren jardunaldi honetan, eta hirugarren postua eskuratu du sailkapen orokorrean, Fortuna eta Iberiaren atzetik. Bilbo-Zumaia, aldiz, hamalaugarrena izan zen.
Ligako sailkapen orokorrean seigarren postura igo da Zumaia, 42 punturekin. Fortuna da liderra, bigarren Iberia da eta hirugarren Getxo.