Ibaian jokatuko da larunbateko estropada, bi txandatan banatuta. Traineruak binaka aterako dira, eta lau luze egin beharko dituzte, hiru ziabogarekin. Irteera batetik bestera minutu bateko denbora tartea izango da. Zumaia bigarren txandan arituko da, eta Pontejos traineru kantabriarra izango du aurkari.
Ligako zazpi estropada jokatuta, seigarren postuan aurkitzen da Zumaia, 42 puntura bosgarren den Pontejosekin berdinduta. Fortuna dago sailkapeneko buruan 72 punturekin, bigarren Iberia dago, 69 punturekin, eta hirugarren Getxo 58 punturekin.