Plentzian izango dute hitzordua Zumaiako Beteranoek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2022ko uzt. 14a, 11:25

Beteranoen traineruen La Salve Ligako estropada jokatuko da datorren igandean Plentzian. XIV. Karmengo Ama Ikurrina izango da jokoan, V. Emilio Laka Beteranoen estropada, hain zuzen.

Plentzia Traineru Baltza Arraun Klubak antolatutako estropada 17:00etan hasiko da. 3.500 metroko distantzia egin beharko dute, lau luzetan, hiru ziabogarekin. 

Parte hartuko duten traineruak hiru txandatan banatuko dira, eta La Salve Ligako orain arteko sailkapenaren arabera banatuko dira. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da Plentzia, Mundaka eta Pontejosekin batera.

Ligako zortzi jardunaldi jokatuta, Zumaia sailkapeneko bosgarren postuan dago 49 punturekin. Fortuna Donostiako trainerua da liderra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide