Bosgarren izan da Zumaia beteranoen Euskadiko traineru txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2022ko uzt. 25a, 18:00

Euskadiko traineru txapelketa jokatu da gaur goizean Lekeitioko uretan. Beteranoen traineruak ere lehian aritu dira. 

Zortzi ontzi abiatu dira Euskadiko traineru txapelketa irabazteko asmoz. Getxo izan da estropadako irabazlea 10:58 denborarekin; bigarren Fortuna izan da (11:21) eta Mundaka hirugarren (11:33). Zumaiako beteranoek estropada polita egin dute eta bosgarren postuan sailkatu dira 11:40 denborarekin. 

Bederatzigarren larunbatean

Pasa den larunbatean La Salve ligako hamargarren jardunaldia jokatu zuten traineru beteranoek, Bilbon. III. Garbiker bandera – Hamar zubiko estropada izan zen jokoan. Iberia traineru bizkaitarra izan zen irabazlea. Zumaiak, berriz, bederatzigarren egin zuen estropada honetan.

Ligako sailkapen orokorrean seigarren da Zumaia 59 punturekin. Bosgarren den Mundakak hiru puntu gehiago dira, 62. Fortuna donostiarra da ligako liderra 104 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide