Getxoko XVIII. beteranoen traineruen estropada jokatu zen larunbat goizean. La Salve beteranoen ligako azken estropada puntuagarria izan zen larunbatekoa.
Zumaiako beteranoek maila ona erakutsi zuten ligako azken estropadan eta laugarren postua lortu zuten eguneko sailkapenean, 10:48,1 denborarekin, bandera irabazi zuen Fortunarekiko hogei segundora.
Estropadaz estropada gero eta hobeto aritu da Zumaiako trainerua eta ligako sailkapen orokorra seigarren postuan amaitu du, 67 punturekin. Liga Fortuna traineru donostiarrak irabazi du.
Zumaiako beteranoek Domusa Tenik etxeari eskerrak eman nahi dizkie aurten ere eskainitako laguntzagatik. Aupa Veteranos Zumaia Domusa Teknik!