Kaiku Sestaoko arraun elkartea bere mendeurrena ospatzen ari da, eta horren barruan Julian Enrikeren oroimenezko XIV. traineru jaitsiera jokatu zuten atzo. Beterano, jubenil/misto, emakumezko eta senior mailan aritu ziren Ibaizabal ibaian.
Beteranoetan hemezortzi traineru aritu ziren, eta horien artean izan ziren Zumaiako Beteranoak. Zortzigarren postuan amaitu zuten zumaiarrek Badok 13 A traineruan irabazitako estropada.