Bederatzigarren izan dira Zumaiako Beteranoak Bilbon jokatutako estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak

IV. Ecoembes Bandera jokatu da pasa den larunbatean Bilbon. Bertan izan dira Zumaiako arraunlari beteranoak. 

Beteranoen traineru estropada jokatu da pasa berri den asteburuan Bizkaiko hiriburuan. Bilbao Arraunlari Beteranoak klubak antolatuta, IV. Ecoembes bandera izan zen jokoan larunbatean Ibaizabalen jokatutako estropadan.

Bandera Pontejosek irabazi zuen; Zumaiako beteranoek, berriz, bederatzigarren postuarekin konformatu behar izan dute oraingo honetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide