Bigarren jarraitzen dute zumaiarrek Beteranoen ligako sailkapen orokorrean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2024ko uzt. 2a, 08:00

Zumaiako Beteranoak bigarren izan ziren herenegun Orion jokatutako traineru estropadan.

Orion jokatu ziren igandean arraunlari beteranoen traineru estropadak. Badok 13 bandera izan zen jokoan eta Zumaiako Beteranoek, estropada bikaina eginda, bigarren postuan sailkatu ziren, bandera irabazi zuen etxeko ontziarengandik bi segundo eskasera.

Bederatzi jardunaldi jokatuta, Zumaiak bigarren jarraitzen du ZIPR traineru ligako sailkapen orokorrean, 95 punturekin. Badok 13 da liderra, 115 punturekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide