Seigarren izan dira Zumaiako Beteranoak Kontxako estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak

Estropada honen ondoren, Zumaiako Beteranoek bigarren postuan jarraitzen dute ligako sailkapenean.

Pasa den larunbatean jokatu zen Donostian arraunlari beteranoen XIII. Kontxako estropada, Fortuna kirol elkarteak antolatuta. Zipr beteranoen ligarako puntuagarria zen estropada hau, eta Zumaia seigarren izan zen eguneko sailkapenean. Bandera, denboraldi honetan sarritan gertatzen ari den bezala, Badok 13 Orioko traineruak irabazi zuen.

Aurreko asteburuko estropadaren ondoren, Zumaiako Beteranoek bigarren postuan jarraitzen dute Zipr ligan. Zumaiakoek 104 puntu dituzte. Aurretik, lider postuan, Badok 13 trainerua dago, 128 punturekin; atzetik, Santurtzi 96 punturekin eta Getxo 95ekin dituzte zumaiarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide