Prestakuntza ikastaroa larunbatean hasita

Indarkeriaren kontrako sustatzaile komunitarioak izan nahi dugu. Helburu horretan prestatzeko, Malen Etxea Elkartearekin eta Zumaiako Berdintasun Foroarekin batera, ikastaroa antolatu dugu. 

Larunbat honetan hasiko da, eta lehen saioa Helia Isabel del Rosariok gidatuko du. Bera emakume migranteen eskubideen aldeko aktibista da, Amalgama Emakume Latinamerikarren Elkarteko lehendakariordea, eta berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren prebentziorako sarearen sustatzailea. Indarkeriaren biktima diren emakume migranteei laguntzeko proiektu eta ikerketetan lan egiten du.

Saioan landuko diren gaiak izango dira: genero desberdintasunak; emakume migranteak eta indarkeria intersekzionalak; generoaren sozializazioa eta maitasun erromantikoa. Gaztelaniaz izango da. 

Argibideetarako eta izena emateko, Malen Etxearekin jarri behar da harremanetan contacto@malenetxea.org helbidean edo 653 729 117 telefonoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide