Emakumeon* etxeak bat egiten du astearteko mobilizazioekin

Etxez etxeko langileek eta adinekoen egoitzetakoek datorren asteartean egingo dituzten mobilizazioen harira, Emakumeon* Etxeak babesa adierazi nahi die langile horiei. 

Elkartearen aldarrikapenetako bat da zaintzak erdigunean jarri beharra, eta horregatik, zaintza publiko eta duinaren aldeko eskaerekin bat egiten du. Horrez gain, bazkideak gonbidatzen ditu mobilizazioetan parte hartzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide