Euskaraldia 2020

Emakumeon* etxeak ere arigunea izango du Euskaraldian

Gaur hasi den Euskaraldiaren 2020ko edizioan parte hartuko du Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Bertako arreta eta zerbitzuetara gerturatzen den edonork beti aurkituko du euskaraz ulertzen duen norbait. 

Elkarteak Euskaraldian oraindik izena eman ez duten bazkideak gonbidatu nahi ditu ahobizi edo belarriprest izatera. Gora Euskaraldia!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide