Jabekuntza eskolako 2020ko azken bi ikastaroetako bat izango da, amaitzen ari den Mindfullness feminista ikastaroarekin batera. Oraingo honetan, aditua Samara Velté izango da, Manada kasuaren inguruko "Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta Sanferminetako kasua" liburuaren idazlea. Ikusentzunezko komunikazioan graduatua da bera, eta diskurtsoen analisian aditua.
Ikastaroa emakumeentzat izango da, jabekuntza ikastaro guztiak bezala. Izen-ematea dohainik, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzita edo 633 43 27 62 zenbakira deitu edo idatzita.