Urte berri feminista on!

Emakumeon* Etxeak urte berria zoriondu nahi dizue herritar guztiei.

Atzean utzi dugu 2020a, galera askoren urtea.

Doa une zailak bizitzen ari zaretenoi gure babes osoa: gertukoak galdu dituzuenoi; erte, langabezi eta gisakoen eraginpean zaudetenoi; indarkeria pairatu duzuenoi... Bizi dugun pandemiak indarrez azaleratu ditu beste behin ere gure gizartean ematen diren ezberdintasun eta injustiziak (tratu txarrak jasaten dituztenen isolamendua, lan feminizatuen prekarizazioa, kontziliazio arazoak, etab.). Hori dela eta, garai hauetan are garrantzitsuagoak direla uste dugu Emakumeon* Etxearen helburuak: emakumeen* ahalduntzea sustatzea, indarkeriaren aurka egitea, elkar zaintzea, formatzea, eztabaidatzea, gogoetak piztea, etab.

Horregatik, 2021. urtean indar handiagoz jarraituko dugu etxea eraikitzen. 

Urte berri feminista on!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide