Lehenengo ikastaroa Clown-a eta garapen pertsonala izenekoa da. Larunbat goizetan izango da, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra bitartean, goizeko 10:00ean Torreberrin. Ikastaroaren aurretik, ate irekien saioa egingo da urtarrilaren 16an, eta izena eman behar da bai ate irekien saiorako (urtarrilaren 14a aurretik) eta bai ikastarorako (urtarrilaren 28a aurretik). Ikastaroa elebitan eskainiko da.
Bigarren ikastaroa Osasun emozionala krisi garaian izango da. Saioak asteazkenetan izango dira, urtarrilaren 27tik martxoaren 24ra bitartean, 15:00etatik 17:00etara. Izen-ematea urtarrilaren 22a baino lehen egin behar da, eta orduan zehaztuko da lekua. Ikastaroa gaztelaniaz eskainiko da.